Felipe Juaristi

Requiem

Hemen izango da nire hilobia, zuhaitz hauen ondoan.
Udako lehen orriak eroriko dira gainera.
Marmola dago eta harri dotoreak ere bai,
udako lehen orriak eroriko dira gainera.
Baina beste batzuk jaioko dira niregandik,
beste batzuk ederragoak eta gorriagoak.
Beste baztuk ere ustelduko dira eta hilko,
baina ez dut inongo damurik ezergatik,
arriskatzen dena beti da zoriontsuago
arriskatzen ez dena baino,
itsasoan hiltzen dena ausartagoa da,
kaitik irten gabe hondora egiten duena baino.
Badira bizi gabe hilda daudenak,
eta hilda ere bizitzen sgitzen dutenak.
Udako lehen orriak erori dira gainera,
eta beste batzuk jaioko dira nirengandik,
beste batzuk ederragoak eta gorriagoak.
Memoria hori besteerik ez baita,
erortzen diren orriak zenbatu,
eta zenbat berri sortu diren diren aztertu.
Txoriak badoaz, arin eta zalu,
ez dute ahanzten, ez dutelako oroitzen.
Hemen izango da nire hilobia, zuhaitz hauen ondoan,
nire memoriak iraungo du milaka urte,
nire kantuek irauten duten adina.


Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957). Poeta, novelista y dramaturgo.